Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak kezkaz hartu du EAEko auzitegiaren epaia

Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak bilera irekia deitu du Herriko plazan gaur izan ere kezkaz jaso dute EAEko auzietgi nagusiak emandako epaia. Urtarrilaren 3an jakin genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaia kaleratu berri du, CCOO sindikatuak egindako eskaera onartuz. Epaiaren arabera, Barakaldoko Udalak ezin izango die euskara-eskakizunik ezarri udalaren zerbitzuak eskainiko dituzten enpresa pribatuetako langileei. Ander Sasiburu elkarteko kidea haserre agertu da, legea bete behar dela azpimarratu du izan ere hizkuntza ofiziala da euskara. Barakaldon euskaldun asko bizi direna gaineratu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Idurre Eskisabel “Euskarak hizkuntza politikak behar ditu, letra larriz idatziak; iteres orokorrari erantzuten diona eta epe luzetara begira.”

ar. Urt 10 , 2023
Abenduan 25 urte bete zituen euskalgintzaren kontseiluak, Durangoko San Agustinen ekitaldia egin eta idazkari nagusia berriaren hitzak entzun genituen. Paul Biabaok Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa. Argi hitz egin du idazkari nagusi berriak; “Euskarak politak behar ditu, Hizkuntza politika sendoak”. Baina ezer gutxi aldatu denaren sentzazioa dugu, izan ere urtarrilaren […]

Honekin lotuak