“Leinu” ikuskizunaren aurrestreinaldia gaur eta bihar Getxon

Berdinki zirku garaikide konpainiak hilabeteko egonaldia egin du Getxon “Leinu” ikuskizuna prestatzen. Nahiz eta estreinu nagusia abenduan izango den, aurrestreinaldia Muxikebarrin egingo dute gaur eta bihar arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak Muxikebarrin bertan edota Rromoko kultur etxean eskuratu daitezke. Koldo Arakistainek eta Irati Gonzalezek osatzen dute Berdinki zirku garaikide konpainia, baina argi adierazi dute nahiz eta bi haiek agertzen diren oholtza gainean, jende asko dabilela atzeko lanak egiten. Ikuskizun berrian landutako gaia gurasotasuna da, horrek sortzen dituen kezkak eta buruhausteak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Haziak liburua asteon ARGIA astekarian

og. Ira 19 , 2024
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean argitaratu berri duten liburuari buruzko erreportajea: Hazia. Kataluniar bat eta madrildar bat dira Marc eta Kelo, Beizamako baserri batean bizi dira eta zortzi urte daramatzate haziak egiten. Liburuan trikimailuak eta bitxikeriak ere kontatu dituzte. Bestalde, Irunen migratzaileak Hendaiara pasatzen ditueen aktibista bat […]

Honekin lotuak