“Txikien ongizatea bermatzea da gure helburua”

Altxa Burua mugimenduak bere burua talde bezala aurkeztu du. 2019an jarri zuten abian Gipuzkoan, baina jada Bizkaia eta Araban ere saretu egin dira. Telmo Lazkano eta Mirene Beriain izan ditugu telefonoaren  beste aldean eta haiek argi utzi nahi izan dute haien helburu nagusia txikien ongizatea bermatzea dela. Azaldu dutenez, gurasoz osatuta dagoen herri-ekimena da Altxa Burua. Haurrei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea eta eskolak arnasgune bihurtzea da haien beste helburuetako bat. Mugikorren erabilera txarrak nerabeengan izan ditzakeen ondorioak ere kontatu dizkigute. Informazioa gehiago eta haiekin kontaktuan jartzeko bidea haien webgunean aurkitu daiteke.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Kaixomaitia.eus" webgunea jada itxita dago

ar. Urr 8 , 2024
17 urte eta gero kaixomaitia.eus ixtea erabaki du Iñigo Arandiak. Hartutako erabakiarekin pozik eta lasai dagoela argi adierazi digu Arandiak. Bere hitzetan, aldaketa sakon bat behar du proiektuak, horregatik oraindik proiektuak izan dezake jarraipena; hori bai, argi du jarraituko duen pertsonak proiektu sendo bat izan behar duela. Arandiaren ustez, plataformak […]

Honekin lotuak