Bizipoza elkartearekin elkarlana abiatu dugu eta Bizipoztu Bilbo Hiria Irratiarekin saioa martxan jarri dugu: astero-astero elkartean osatzen duen elkarte bat ezagutuko dugu. Asteon Biak Bat elkartearen txanda da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak egiten dituzte eta Josunek kontatu dizkigu egiten duten lanari buruzko nondik norakoak.
Iragan asteazkenean oso bisita interesgarria izan genuen Bilbo Hiria irratian, izan ere, Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren baitan, munduko 13 komunitatetatik etorritako 18 hizkuntza-aktibistaren bisita jaso genuen. Irailaren 20an heldu ziren Euskal Herrira eta sei astez ibiliko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin, haien esperientziak […]