Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Gaurkoan Ume Alaia elkartea ezagutu dugu eta bertan gizarte langilea den Oihanarekin aritu gara solasean. Ume Alaia elkartea 2001. urtean sortu zen adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde bati esker. Oihanak argi utzi digu adopzioa babes […]
Bizipoztu Bilbo Hiria Irratian
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Asteon, ARNASA elkartearekin aritu gara solasean. ARNASA Fibrosi Kistikoa duten pertsona eta horien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia fibrosi kistikoa dutenen eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako haien premiazko beharrizanak asetzen saiatzen dira osasun, gizarte eta arreta psikologikoaren bitartez. Noemirekin aritu gara […]
Beste aste batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu eta asteon Inurri elkartearen berri izan dugu. Julene Illarramendi da sortzaileetako bat eta berarekin aritu gara solasean. Elkartea, herrikide batekin, duela bost urte sortu zuen, minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazio feminista eta eraldatzailea egiteko asmoz. Elkarte txikia direla dio baina gutxinaka badoazela forma […]
Irratia bizipoztu dugu berriro ere asteon eta Nuala elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Miriam elkarteko kidea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsonen familiak eta lagunak direla azaldu digu Miriamek. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat dira eta haien helburua aniztasun funtzionala edo gaitasunen […]
Beste astebetez irratia bizipoztu dugu eta asteon Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa izan dugu gurean. Amaia gizarte langilea da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. 1990. urtean sortu zuten familia batzuek, hau da, 35 urte beteko ditu aurten elkarteak. Euskal Herri osoan dihardu, nahiz eta bere […]
Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea da eta 1999ko urtarrilaren 25ean sortu zuten. Haien helburu nagusia Bizkaiko eskualdean entzumen urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko daude hutsuneak betetzea da. Katrina bertako langilea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250320_bizipoza_ulertuz.mp3 Deskargatu hemen.
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu, oraingoan ASPANOVAS elkartea ezagutu dugu eta Ainararekin aritu gara solasean. Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS eta boluntario batzuek 1989an eratu zuten. Kalitatezko arreta bermatu nahi du elkarteak eta hori programa eta ekintzen bidez egiten du: arreta psikologikoa, pedagokikoa eta soziala; […]
Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]
Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, […]
Beste aste bat, beste saio bat; eta Marea Urdina elkartearen berri izan dugu asteon. Elkartearen helburua inklusioa da: eskolan, kirolan, kulturan eta aisian. Urola Kostako aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren ekintza eta dinamiketan leku bat izateko lan egiten dute. Aritzekin aritu gara solasean eta bera kontatu digu elkartearen […]