Hanna Lanttok “Bilbao” bere lehenengo nobela aurkeztu digu

Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago.

Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin zuen Helsinkiko Unibertsitatearentzat. Orain, berriro dugu Bilbon, bere lehen eleberria aurkezten: Bilbao izeneko nobela, Finlandian idatzia eta gure hiria ardatz duena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Norbait hil da hemen: 25

ar. Eka 17 , 2025
Lizarratik datorkigu hurrengo bisita: Maddi. Musikarekin edukitako prozesu eta bizipen batzuk azaldu dizkigu, zerrenda osatzen joan garen bitartean. Udari hasiera emateko kantak jarri eta saio amaieran opari handia inprobisatu digu. Eskuarten duen proiekturen bat ere azaldu digu, beraz egon adi, esateko daukan guzti hori entzungo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250613_norbaithildahemen_25.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak