SOLASALDIA: Coke planta, Garoña eta Tindaya

Iñaki Barcenak hiru gai horiek izan ditu mintzagai gaurkoan. Muskizeko Coke plantari buruz, horren aurkako Plataformak herri-galdeketa antolatu du hilaren 22tik 28a bitartean burutzeko. Gainera, plataformatik kanpoko Berme Batzordea eratu da prozesuaren gardentasuna bermatzeko eta prozesua antolatzeko. Bestetik, Iñakik kontatu digunez geldituta dago Garoñako zentral nuklear zaharra: zuzendaritzak luzapena lortu nahi duen momentuan, garaia da PSOEk egindako promesa betetzeko, Garoña bertan behera utziko zuela alegia. Bukatzeko, Fuerteventurako Tindaya mendian Txillida eskultoreak egindako egitasmoak bazterrak nahasten jarraitzen du eta bertako ikertzaile, irakasle, ekologista etabarrek egitasmo horren aurkako jarrera berretsi dute: horren inguruan dabil duela gutxi Jesus Galindezek berrargiratu duen “El poder contra el mito” liburua.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Krisialdia gurean

al. Mar 16 , 2009
Berandu baina azkenean krisialdia heldu da gurera, horra hor langabezia edo EREren hainbat datu frogatzeko. Luis Guridik esan duenez krisia ez dabil espainiar estatuan bezala eta hemen adreiluarena ez da hain eraginkorra, bai aldiz industriarena. Esportazioak ere jaitsi dira krisia orokorra delako eta pobrezia hedatzen ari da sektore desberdin batzuetan. […]

Honekin lotuak