Urriaren 28an argitaratu zuen Iñaki Palacios musikariak bere azken lana, “Argizaiola”; eta jada lehen aurkezpena ere egin du Donostiako San Telmo museoan. Iñakiren hitzetan, bi arrazoi nagusi izan ditu diskoa egiteko: txistuaren nortasuna zein den erakutsi eta txistua beste musika tresnekin uztartu. Lan luzean gainera hiru kolaborazio izan ditu: Lide Hernando, Mikel Urdangarin eta Kalakan.
Irlandera edo Irlandako gaelikoa ikasteko aukera izango dugu, datorren igandetik aurrera, Bilbon. Ipar Irlandatik aspaldi Euskal Herrira etorritako David izango da irakaslea eta berak azaldu digu zein den ikastaro honen planteamendua. Daviden asmoa eskola arinak ematea da, hastapen mailakoak, eta mintzamenean zentratuta. Igandeetan emango ditu eskolak, erabat doan, eta hilean […]