Amaia Arenal “Bilbo ezberdin bat defendatzen jarraituko dugu, Bilboko auzokideekin batera”

Azken egunetan Bilbo hiria bera mintzagai izan da hedabide guztietan. Gertakari latzak izan dira azken hilabetean eta hori dela eta egunkari askotako azaletan agertu da Bilbo. Aste honetan zehar Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak gonbidatuko ditugu saiora eta azken hilabeteetako gaiak mahai gainean jarriko ditugu. Gaurkoan Udalberriko Zinegotzia izan da gurean Amaia Arenal.Lehenengo gaia noski segurtasuna da, politikarien ahotan ez ezik herritarren ahotan egon den gaia izan da. Gabonetako gertakarien ostean eta Otxarkoagan gertatutakoaren ostean. Datuek diote hiri segurua dela Bilbo, baina segurtasun falta bat zabaldu dela ematen du. (hiru lagun hil dituzte 43 urteko gizona, Abandon. 87 urteko senar emaztea Otxarkoagan. Polizia ereduaren  inguruan hausnartu eta autokritika egin beharrean gaude, izan ere delituak egin dituztenak 14 urteko gazteak izan dira. Gauza asko huts egin dute, erakunde guztiek gogoeta egin beharko dutela azpimarratu du Amaia Arenalek. Bestetik turismo ereduaz eta alde zaharreko bizilagunak bihar egingo duten protestaz mintzatu gara. Bi Bilbo daudela azpimarratu du Amaiak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“The End of the F***ing World “telesail arrakastatsua eta “No Offence” hizpide

ar. Urt 30 , 2018
Gaurko telesailen atalean Britainia Handiko bi telesail ekarri dizkigu Iskandar Hamawyk. Lehenengo “The End of the F***ing World” telesail arrakastatsua izan dugu hizpide. Zortzi kapituluko road movie bat dugu.Bi neraberen istorioa. Komiki batean oinarritutako istorioa dugu, Charles S. Forsmanen “The End of the Fucking World”. Komedia beltza dugu, bi galtzaileen […]

Honekin lotuak