MUSIBLA #237: Esanezin, Amy Allen, Monday Potions, Fontaines D.C., Itzek, Biderbost, EZEZEZ

Esanezin Ianire Aranzaberen proiektua da. 2019ko udan eman zituen bere lehen pausoak musika munduan Oriol Flores musikariarekin batera; eta 2021eko maiatzaren 14an ikusi zuen argia Aireratzen. Orain disko berri batekin dabil kontzertuak ematen. Azken diskoak Erretratu bat du izena. Bertatik bi abesti eder. Hurrengo minutuak Amy Allen estatubatuarraren eskutik datoz. Bere azken diskoak ertz asko ditu eta pertsonalitate handia. Diskoa homonimoa da nahiz eta bere lehenengo diskoa ez den. Bizkaitik datorren talde batekin goaz orain. Euren lehenengo diskoa aurki kaleratuko dute eta momentuz pare bat abesti daukagu Monday Potions izeneko proiektu kilikagarri honen eskutik. Progresiboa, rocka, elektronika… produkzio fina eta txundigarria, eta Eneko Peñaren ahots pertsonala eta erakargarria. Antzeko norabidea duen Irlandako talde batekin goaz orain. Fontaines D.C. Saio honetara maiz ekarri dugu taldea. Orain Romance izeneko diskoa aurkezten ari dira. Itzek taldearen txanda da orain. Mungiatik datorren banda honek pertsonalitate handiko pop garratza egiten dute. Hitz landuak eta abesti biribilak. Euren azken grabazioak Bi Mila Hitz du izena. Hurrengo taldea dugu ate joka, Biderbost talde zumaiarrak Eskuak izeneko diskoa kaleratu du 2024 honetan eta bertan abesti lakarrak eta ondo biribilduak dakartzate diskoan. Hortik bi abesti gaurkoan. Eta bukatzeko, EZEZEZ. 2022an Unai Madariagaren eskutik jaiotako taldea da. Unairen bakarkako lehen lanak (The Living and Dying of a Man, 2021) Eneko Ajangiz izan zuen ekoizle, eta sinergia hori izan zen taldea sortzeko hazia. Ondoren, Alvaro Olaetxea (Capsula) eta Mikel Irigoyen batu zitzaizkien. Taldearen lehen albuma, When I Think Something is Funny, I Smile izenekoa, 2022an kaleratu zen. Orain, Euskal Herriko punk eta rock eszenan benetan finkatzeko eta bere lekua aldarrikatzeko, disko berri batekin datoz Katuzaldia izeneko grabazioarekin. Aurreko diskoekiko alderik handiena da abesti guztiak euskaraz idatzita daudela, Unairen ama hizkuntzan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskadi Brassek 10 urteko ibilbidea ospatuko du disko eta kontzertu batekin

og. Aza 21 , 2024
Euskadi Brass-ek 10 Urte bete ditu eta diskoa aurkeztuko du Bilbon azaroaren 23an, larunbatean, lan honekin Euskadi Brassek ibilbidearen hamargarren urteurrena ospatuko du. Hitzordua Bilboko kontserbatorioan izango da. Diskoa Soinuaren Bidaia proiektuaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo (Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria) buru dela. CDaren errepertorioak Béla Bartók, David Uber […]

Honekin lotuak