MUSIBLA: Mitski, Ezra Furman, Mary Gauthier, Car seat Headrest, Delorean

Kaixo lagunok! Aste jonetan Mitskirekin irekiko dugu saioa, azken aste hauetan ohiko bisitari bilakatu zaigu emakume hau bere Puberty 2 disko gogoangarriarekin. Ezra Furman etorriko da honen segidan Transangelic Exodus izeneko diskotik atera ditugun bi pieza interesgarrierekin Suck the blood from my wound eta Driving down to L.A., Car seat Headrest taldeak Twin Fantasy diskoa kaleratu berri du eta horren harira euren musika entzuteko parada izango dugu, Mary Gauthier amerikar abeslari beteranoak Rifles and Rosary Beads diskoa plazaratu berri du eta bere country garbia entzuteko parada izango dugu eta bukatzeko Delorean taldeak Mikel Laboaren kantuen bertsioekin egindako disko zinez gomendagarri horretatik bi abesti: Kantuz eta Dialektikaren laudorioa. Ondo izan!

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Townshend eta Lane, Belako, Mavis Staples, Hibai Etxebarria, Elmore James

ig. Mar 18 , 2018
1977an The Who taldeko Pete Townshend eta Faces-eko Ronnie Lane elkarlan ikaragarrian aritu ziren, Rough Mix diskoa gauzatzeko. Gure gaurko urrezko kantua handik atera dugu, My Baby Gives It Away kantuan Charlie Watts-en laguntza izan zuten. Gero Rough Mix disko honetatik beste kantu batzuk ere entzun ditugu: Nowhere to Run, […]

Honekin lotuak