Txapelketa 2020ko irailerako zegoen aurreikusita, eta pandemiak atzeratu egin zuen. Hala, munduko kluben txapelketa egingo da lehen bi egunetan, irailaren 16an eta 17an, eta selekzio nazionalena, 18an eta 19an, Igor Duñabetia Euskal Herri Kirol Federazioko presidenteak eman ditu azalpenak Munduko txapelketa hau antolatzea erronka handia izan dela azpimarratu du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210915_Oier_fisi_burukomina.mp3 […]

Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. […]

Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171103-raul-gandara.mp3 Deskargatu hemen.

Getxoko Ibarbengoa inguruan kanpatuta daudenei landatik alde egiteko abisua eman die Eusko Jaurlaritzak. Inguru hori desjabetuta dago eta metro geltokiaren ondoan hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Bertatik bertara Gorkak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170609_Iba_touso_bizirik.mp3 Deskargatu hemen.

2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua Andra Mari auzoan. Plan hau atzera gelditu baina Iberbengoko metro geltokia eraiki eta orain 300 aparkalekurako parking bat eraikitzeko proiektua dago. Tosu Betirako plataformatik […]