Amancay Gaztañaga oholtza gainean, pantaila txikian eta pantaila handia ikusi dugu askotan, orain idazle moduan ere badabil. Trilogia bateko lehen bi liburuak jada kaleratu ditu. Guztietan Martin Martina izeneko 13-14 urteko nerabea izango da protagonista, eta aiton-amonaren herrian gertatutako abenturak idatzi ditu Amancay Gaztañagak. Durangoko Azokan aurkeztu du bigarren zatia […]

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Galdera hauek eta beste asko egingo dituzte “Atzerria lurra garratz” antzezlanean. ArteDramaren azken antzezlana […]