Bilboko Irria ekimenaren barruan hamar orduko zuzeneko emankizuna egin genuen ostegunean Sendejako tingladuetatik. 97 irratia eta Irola irratiarekin elkarlanean. Egun osoan zehar hainbat gai eta gonbidatu izan ziren gurekin batera. Bilboko Irria ekimena bera aurkezten abiatu genuen saioa, Gisela eta Aritzek partaide ginen irratiak aurkeztu eta Bilboko Konpartsetako Janirerekin berba […]

Alde Zaharreko espazio publikoaren gabezia eta Zazpi Kaleetan espazio estalien falta direla eta, Santiago Katedraleko Portikoa egokitzeko eskatu dute beste behin Sos Alde Zaharra plataformako kideak.  Horrela, auzokideek espazio libre bat izan dezaten. Hori dela eta, SOS Alde Zaharrak auzoa “bizigarri egiteko” neurriak hartzea eskatu ditu sortu zenetik eta “espazio […]

Bilbon 1.450 terraza baino gehiago daude eta askotan bizilagunen egunerokoa oztopatzen dute. Bizikidetza hobetzeko, terrazen erabilera eta espazioa berrantolatuko du Udalak. Ikuskaritzarekin  abiatuko du plana, Zazpikaletan, Abandon eta Indautxun. Hasieran, ikuskaritzen bitartez gaur egun baimenduta dagoena betetzen dela egiaztatuko da, Bilboren 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik hasita.  Horretarako, merkatariekin, auzokoekin […]

Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera, gogoeta asko egin dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu digu Ula Iruretagoena arkitektoak. Zein da gaur egun espazio publikoak duen funtzioa? Nola identifikatzen dugu gatazka bertan? Zer da espazio publikoa gaur egungo herritarrarentzat? Beldurra eta espazio publikoaren arteko lotura aztertu […]

Bihotzean zazpi kaleetako auzo elkarteak kanpaina jarri du martxan, zazpi kaleetako espazio publikoan dagoen anabasa salatzeko. Terraza legal eta ilegalak daudela salatu dute eta mugikortasun arazo larriak daudela. Espazio publikoaren gehiegizko okupazioa dagoela salatu dute eta normatibak egon badaudela baina ez direla betetzen. Hori horrela, bi hitzaldi antolatu dituzte. Horrez […]

Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]