Bilboko Konpartsak eta SAREk prentsaurreko bateratua egin dute abuztuaren 22an izango den Bizkaiko Etxera eguna aurkezteko. Argi esan dute, festaren magian murgiltzeko gogoa badute ere, ezin dutela ahaztu urteetako gatazkak ondorio larriak utzi dituela gure Herrian eta oraindik ere, ondorio hoiek sufritzen ari diren herritarrak daudela Bilbon zein Euskal Herrian. […]
Sare
Sare herritarrak gaur bertan Bilbon larunbateko manifestaziorako deialdia egin du. Bego Atxak deialdiaren aurkezpenean gogora ekarri du azken 10 urte hauetan konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko lana izan direla Sare herritarraren oinarria. ETAk bere jarduera amaitutzat eman eta 14 urtera, oraindik ere, 124 euskal preso daude espetxean, eta bese 20 […]
Manifestazioa egin dute Bilbon, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean. Sarek esan du amaitzear dagoen urruntze politikak “sufrimendu handia” ekarri duela. Pandemiak ezarritako parentesiaren ostean, hiru urte geroago milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean ostera ere, Sare Herritarrak deituta, Etxera bidea gertu goiburupean. Euskal presoen urruntzea amaitzear dagoela, manifestariek eskatu zuten […]
Milaka lagunek euskal presoen aldeko urratsak egiteko eskatu zuten larunbatean Euskal herrian egondako 200 bat mobilizaziotan, eta jendetsua izan da Bilboko manifestazioa ere, baina ezohikoa. Sarek nabarmendu du salbuespenezko politikak amaitzeko ordua dela: «Ez dugu pribilegiorik nahi, justizia eta giza eskubideak baizik». Bego Atxa bozeramaileak atzo balorazio baikorra egin zuen […]
Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako #BIDEAN” lelopean Bilboko kalean berriro ere milaka pertsonen aldarriaz bete asmo ditu Sarek datorren urtarrilaren 8an. Orain arte emandako aurrerapausoak aintzat hartu, eta gehiago behar direla adierazi dute bozeramaileek. Salbuespen legediak indarrean iraun bitartean bizikidetza ezinezkoa dela esan dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/21108_sare.mp3 Deskargatu hemen.
Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta aita eta ama bertan ditu preso oraindik. Urte honetako martxoan, Iratik hiru urte bete ditu eta Espainiar legediak agintzen duen bezala, hiru urte betetzean Irati bere gurasoengandik banatu behar da. Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, Sarek eta “Irati gurasoekin […]
650 mendi ezagunetara irteerak antolatu ditu Sarek maiatzaren 8an. Urruntze-politika bertan behera uztea eta gradu progresioa aplikatzea helburu, Euskal Herri osoko herritar beste kilometro egingo dira; hau da, 3.000.000 km baino gehiago. Gaur arte, Izan Bidea dinamikaren barruan, ia ia milioi bat km bete dira ekimenaren berri eman zutenetik. Informazio […]
Sarek urtero urtarrilaren 9an, Bilbon, antolatzen duen manifestazioa, aurten, herriz herri egitea erabaki du. Egungo egoera kontuan harturik, euskal presoen baldintzak hobetzean urratsak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi du. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta eta leku zabal batean egingo dira aurten mobilizazioak. Urtero bezala, 17:30etan emango diote hasiera mobilizazioei, herriz […]
Ibiltarien doinua izeneko kantua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztu dute Mikel Mundiñano eta Bego Atxa Sareko kideek. Ion de Luis Iruñeako musikari eta ekoizleak egin du kantua, Amets Arzallusek hitza jarri dio eta hamar abeslari ezagunek, aldiz, haien ahotsa. Tartean, Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga eta Xabi Solano, besteak […]
Iñaki Lasagabasterrek eta Amaia Goirigolzarrik aurkeztu duten dokumentua 200 legelarik baino gehiagok babestu dute. Hauek estatu osokoak dira, ideologia askotakoak eta hainbat lekutakoak. Halaber, egungo espetxe-politika legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela salatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201014_sare.mp3 Deskargatu hemen.