Gaurko literatur podcastean Alice Munrroren “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” entzuteko aukera duzgu. Hiru ataletan eskainiko dute, hauxe lehenengo zatia duzue. Alice Munro Kanadar ipuin idazlea da. Gaur egungo ingelesezko literaturaren egile nabarmenetako bat da. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Munro oso gazte hasi zen idazten, nerabe zelarik, eta 1950ean argitaratu zuen bere lehen kontakizuna, The dimension of a shadow, oraindik ingelesa eta kazetaritza ikasten ari zenean Western Ontario Unibertsitatean. Euskaraz bi liburu irakur ditzakegu “ Zorion handiegia” eta “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”, Isabel Etxebarriak itzulia. Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.
Deskargatu hemen.