LANAREN EKONOMIA: Lanaldia Laburtzeko Erreforma, astean 37,5 orduko lanaldia helburu.

Lanaldia laburtzeko erreforma izan dugu hizpide gaurko saioan. Lanaldia astean 37,5 ordura laburtzeko erreforma azken urte osoan zehar negoziatu du eragile sozialekin Yolanda Diazen Lana eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Enpresaburu ordezkariak ados jartzeko borondate ezaren ondorioz, CCOO eta UGT sindikatuekin egindako akordioa aurkeztu dute gabonak baino arinago, orain Ministro Kontseiluak eta Kongresuak onartu beharreko lege testu artikulatuarekin batera.

Apirilean Bilbo Hiria irratian aztertu genuen bezala, 2025eko lan arloko politika nagusia izango da lanaldia laburtzearena, egungo testuinguru ezegonkorra eta ezkerreko gobernuaren aurrera egiteko borondateari erreparatuz. Horretarako Arkaitz Antizar CCOO Gazteak idazkaria elkarrizketatu dugu, azken hilabete eta asteetan gertatutakoaren berri izateko, eta lanaldia laburtzeko politika zelan gauzatuko den azaldu digu. Ostean Jon Bernat Zubirik Veronica Castrillonekin Lan Harremanak aldizkarian argitaratutako artikulua laburtu du, astean 37,5 edo 32 orduko lanaldia orkortzearen eraginen kalkuluekin batera, politika ildo honetan sakontzeko beharra defendatuz. Saioa bukatzeko, Argia astekariaren atalean Gorka Peñagarikano kazetariarekin berba egin dugu, erreforma hau egungo testuinguru politiko ezegonkorrean kokatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIZIPOZTU IRRATIAN: Ndank-Ndank elkartearekin solasean

lr. Urt 11 , 2025
Urte berriarekin batera, guk irratia bizipozten jarraitu nahi dugu. Asteon Ndank-Ndank elkartea ezagutu dugu eta Eli Dominguezekin aritu gara solasean. Senegaldar eta euskaldunez osatutako elkartea da, 2011. urtean Bergaran sortua, eta bi komunitateen elkarrekintza eta kulturartekotasuna dituzte helburu. Elkartearen baitan dauden proiektuak, pertsonak eta bitxikieriak kontatu dizkigu Elik.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250110_eli_ndank_ndank.mp3 […]

Honekin lotuak