Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala eta Urko Redondo, ikusiko ditugu eszenan. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan.Ostegunean Bilbon ikusteko aukera izango dugu, izan ere Alhindegia eskiniko dute. Ainara Gurrutxagarekin berba egiteko aukera izan dugu.
Deskargatu hemen.

