MUSIBLA #111: Bambara, The Black Keys, Mihise, Blake Mills, Braulio, Nor Naiz

Hasteko New York-etik ekarri ditugu doinu trinko eta ilunak pandemia garaiotarako. Bambara taldeak Stray izeneko diskoa kaleratu berri du, eta garai hauekin bat datozen artegatasun eta desorekaren barrenetik abesten digute. Hurrengoak gure gaurko zerrendan The Black Keys bikoteak euren azken diskokarekin: Brothers. Ohioko taldearen eskutik zapore modernoa duten oinarri klasikodun abesti parea. Hurrengoak Mihise, Usurbiletik datorren talde berria. Grabazio sorta bat kaleratu berri dute Kronik@ izenarekin, zeina “kroniko” edo “kronika” irakurri baitaitekeen. Istorio musikalak, garapen joriak. Euren musikan barneratzeko gonbitea ez galdu! Blake Mills gitarra jole birtuosoa da, musikari askorekin lan egin duena. Oraingo honetan bere bakarkako proiektuari heldu dio disko poliedriko batekin Mutable Set. Ale ederrak biltzen ditu grabazio berri honetan. Birtuosismotik guztiz aldenduta eta bihotzera ekarriak. Aurrera gure bidean, Ondarroan sortutako Braulio taldeak egingo digu bisita beste behin ere. Lau abestiko EPa kaleratu berri dute eta bertan abesti biribilak erregistratu dituzte. Gaur horietako bi. Euskal Herrian geldituko gara hurrengo taldea artatzeko. Eibartik dator eta Nor Naiz Izena jarri diote proiektu honi. Naturaltasuna kolpeka.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Testura taldearen musika entzun dugu Ander Mujikarekin batera

ar. Ira 22 , 2020
Ander Mujika  Felix Buff  Johannes Buff eta  Maialen Belaustek osatu dute Testura taldea. 6 soinu pieza eta kantu bat, Fuji izenekoa grabatu dituzte. Hiru musikari eta irudi sortzailea batu dira proiektuan, taldekideei erreparatuta argi dago irudiak eta piezak atmosfera bat sortzen dute . kantuak baino piezak sonoroak dira. Ander Mujika […]

Honekin lotuak