Gorka Izagirre txirrindularia Aizu! aldizkarian

Hilabetero dugu zita AEKren AIZU aldizkariarekin, hilabetekariak dakarrenaren errepasoa egiteko. Hilabete honetako protagonista Gorka Izagirre txirrindularia da, 16 denboraldi egin ditu elitean eta orain bizimodua aldatzea erabaki du. Txirrindularitzaz, bizimodu berriaz eta euskaraz aritu dira. Laburrean, Miren Nogales aktore eta aurkezlea elkarrizketatu dute; hirugarren denboraldia hasi du Herri Txiki. Infernu Handi saioan eta kontu askoren artean, hori ere izan dute mintzagai. Bukatzeko, erreportajea “Mugaldeko historiari kantari” izenburupean. Jokai konpainia nafarrak Euskal Herri osoko artistak bildu dute mugaldean gertatutako istorioei ahotsa emateko.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ekofaxismoa

az. Ots 19 , 2025
Iñakik ekarri digu gaur ekofaxismoaren eztabaida. Gero eta gehiago entzuten dugu hori badatorrela, populismo eskuindarraren eskutik. Gobernuan zirela, naziek Alemanian eta Falangistek Espainian, neurri ekologista batzuk proposatu zituzten, baina gaur egungo faxismoak ez du horrelako ezaugarririk. Latinoamerikan, AEBetan, Europan. Batetik, lurralde faxismoa dago, barrukoentzat eskubideak eta kanpokoentzat hesiak; bestetik, Faxismo […]

Honekin lotuak