HAUXE GURE LURRA: Ekofaxismoa

Iñakik ekarri digu gaur ekofaxismoaren eztabaida. Gero eta gehiago entzuten dugu hori badatorrela, populismo eskuindarraren eskutik. Gobernuan zirela, naziek Alemanian eta Falangistek Espainian, neurri ekologista batzuk proposatu zituzten, baina gaur egungo faxismoak ez du horrelako ezaugarririk. Latinoamerikan, AEBetan, Europan. Batetik, lurralde faxismoa dago, barrukoentzat eskubideak eta kanpokoentzat hesiak; bestetik, Faxismo fosila, erregai fosilekin energia-eredu arrazista bultzatzen duena. Estraktibismoaren gurpil zoroan, AEBetan fracking-a aparteko arazorik edo oztoporik gabe hedatu duten diru errazaren eta epe laburreko aberastearen aldarrikapena egiten dute, lurra etorkizunerako kutsatuta uztearen beldurrik gabe.

Carlos Taiboren arabera, ekofaxismoa gaur egun agintean dauden elite batzuek, baliabideen agortzearen aurrean, proposatzen duten banaketa da: gero eta urriagoak diren hornigai eta baliabideak beraientzat soilik gordetzea, gehiengo pobrearentzat lurralde, janari eta ur kutsatuak utzita. Kolonialismoaren eta inperialismoaren tradizioari lotutako ikuspegi supremazista honen arabera, baztertuak soberan daude, eta arazorik ematen badute, ekofaxismoak ez du baztertzen haien sarraskia, planeta garbitzeko irtenbide moduan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure Jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du asteburuan Erandion

az. Ots 19 , 2025
Duela hiru urte Tartanga Lanbide Heziketako ikasleek eta Erandiko Udalak Gure Jaialdia jarri zuten martxan. Ostiral eta larunbat honetan jada hirugarren edizioa egingo dute Erandion bertan. Gurera etorri zaigu Lander Angulo antolatzaileetako ikasle bat eta jaialdiaren helburuak eta programazioa aurkeztu digu. Eguneko ekintzen artean antzerki obra desberdinak edo dokumentalen proiekzioak […]

Honekin lotuak