III. Gazteen Dantza Topaketa Seguran ospatuko da ekainaren 27tik 29ra

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketaren  hirugarren edizioa egingo da Seguran, ekainaren 27tik 29ra. Bertan, Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute dantza tradizionalaren belaunaldi arteko erreleboaz hausnartzeko eta komunitate sentimendua indartzeko. Topaketarako izen-ematea otsailaren 24tik martxoaren 21era egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi dutenentzat, otsailaren 18an online informazio-saio bat egingo da. Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, euskal dantza, musika eta ohiturak sustatu eta babesteko helburuarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #391: [Jokoz kanpo: LaLiga piraten kontra, legezko webguneak kaltetuta]

al. Ots 24 , 2025
Gaurko saioa azken asteetako albiste polemikoenetako bati eskainiko diogu. Duela hilabete batzuetatik, LaLiga operadoreei blokeatu beharreko webgune batzuk adierazten ari da, futbolaren pirateria saihesteko. Hala ere, duela aste batzuetatik hona blokeoak gogorragoak izaten ari dira, eta webgune legitimoei ere eragiten diete. Blokeo horien jatorriaz ari gara, operadoreak nola aplikatzen ari […]

Honekin lotuak