Azaroan Euskal Herriak erabaki mobilizazioa iragarri zuten Gure eskuk, Herri Libre Bat ekimenaren bidez, ehun lagun baino gehiagoren atxikimenduarekin. Mobilizazio hori ekainaren 7an Bilbon egingo da, eta helburua da Euskal Herriko estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lortzea.
Herriz herri egindako aurkezpenetan eta eragile ezberdinekin izandako bileretan argi geratu da burujabetzaren aldeko gogoa handia dela. Euren ustez, une politiko honetan burujabetzaren auzia gogoeta partekatu gisa ulertzen dute Euskal Herriko eragileek. Nazioarteko testuinguru korapilatsuan, Euskal Herriak ahots propioa izatea ezinbestekoa dela diote. Ekainaren 7ko mobilizazioa behetik gora antolatzen ari dira, herrialde batzar irekien bidez eta herriz herri aurkezpenak eginez. Herri Libre Bat taldeak sortzen ari dira Euskal Herriko herrietan, mobilizazioa antolatu eta dinamizatzeko. Herritarrei dei egiten diete talde horietan parte har dezaten, eta mobilizazioaren indarra zabaltzeko. Helburua da ekainaren 7an ziklo politiko berri baten hasiera irudikatuko duen mobilizazioa gauzatzea.
Deskargatu hemen.