HOTS&HITZ jardunaldietan Musika, Berdintasuna eta LGTBIQ+ Kolektiboaren Ikusgarritasuna aztergai

HOTS&HITZ jardunaldiak ospatuko dira bihar Bilbon. Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ kolektiboa izango dute gaia. Hirugarren edizioa dute jardunaldiak eta musika bulegoak antolatzen ditu. Jarduera honen helburua; musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera. Jarduera guztiak doakoak dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 13

az. Mar 19 , 2025
Bueltan gara aspaldiko partez. Arazo teknikoak gainditu eta saio berezi batekin gatoz oraingoan. Beñat laguna etorri zaigu historia klasea ematera. Gaurkoan, queer/disidentzian kokatzen den musika pop-ari buruz aritu gara, datak asmatu nahian eta hainbat datu bitxi botatzen bitartean. Gai hau guretzat amaitezina denez denboraz larri ibili gara, eta horregatik, oraingo […]

Honekin lotuak