Bueltan gara aspaldiko partez. Arazo teknikoak gainditu eta saio berezi batekin gatoz oraingoan. Beñat laguna etorri zaigu historia klasea ematera. Gaurkoan, queer/disidentzian kokatzen den musika pop-ari buruz aritu gara, datak asmatu nahian eta hainbat datu bitxi botatzen bitartean. Gai hau guretzat amaitezina denez denboraz larri ibili gara, eta horregatik, oraingo hau lehenengo zatia izango da, beste baten esperoan.
Mikel Telleriak ‘Oroit Lou Reed’ bere estudioko laugarren diskoa aurkeztu du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. New Yorkeko kantariari eskainitako omenezko lana da, rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia, eta Mikelentzat musika erreferente garrantzitsua izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250318_mikel_telleria_lou_reed_oroituz.mp3 Deskargatu hemen.