Argia astekariaren errepasoa egiin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean COPEL mugimendua izan dute hizpide. Espainiako trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen taldea izan zen. Abenduan Euskal Herrian izan zen horko sortzaile Daniel Pont, eta elkarrizketa egin diote. La Furia rap abeslaria elkarrizketatu du Danele Sarriugartek. Kultur atalean Pomada Bandaren emanaldiaren kronika batu dute.
Gaurko saioan Hietor Villa- Lobos sortzailea bidelagun. Jenio ezin emankorrago honek, oihaneko hezetasunaren printzak eta hiriko zalapartaren aztarnak maraka batean sartu eta gozotasunez eta bizitasunez aldi berean astindu ostean maisulan harrigarriak utzi dizkigu. Heitor Villa-Lobos konpositore, zuzendari, txelista eta gitarrista brasildarra izan zen eta esan daiteke XX. mendeko Brasilgo konpositorerik […]