Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. Gatazkaren ondorioak ikusteko asmoz joan zen Kurdistanera,Turkiak ez du nahi bisitariek Kurdistango egoeraren berri ematea, Izarzugazaren ustez.
Deskargatu hemen.