Lurrazpiko Liga taldeak Katakonbaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetarako.

Aterki beraren azpian pertsona, artista eta kolektibo ezberdinak elkartzearen aldeko apustua egiten duen kolektiboa da Lurrazpiko Liga. Fanzineak partekatzeko asmoz aritzen dira, eta “Fanzinea herriarentzat!” lelopean azokako kide bakoitzak gutxienez 2 euroko edo merkeagoko fanzine bat eskaintzea ziurtatzen dute. Helburua da guztiek fanzinea eta kontrakultura erosi eta partekatzeko aukera izatea. KATAKONBA Sastraka Gaztetxean egingo da maiatzaren 24an eta 25ean. Hainbat jarduera prestatu dituzte: topatutako elementuekin egindako haurrentzako fanzine tailerra, blues, rock, rap eta punk kontzertuak, poesia jam bat, janari begano goxoa, askotariko pintxatuak eta fanzineen baliabide kolektiboei buruzko solasaldia. Denetik apur bat egongo da, topaketa atsegin baterako eta artista ez-artifizialen azken ekoizpen inprimatuak kuxkuxeatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian

ol. Mai 23 , 2025
Gaurko Argia astekariaren errepasoan, hainbat gai nabarmendu dira. Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta antzezle Ximun Fuchs izan dira mahai-inguru baten parte, sorkuntzaren prekarietateaz eta antzeko gaiez jarduteko. Bestalde, Arlette Apraiz, Gernikako Sare Feministako kidea, elkarrizketatu du Onintza Enbeitak. Testuingurua, jakina, Gernikako saskibaloi entrenatzailearen kasua da. Apraizek azpimarratu du “beste Gernika bat” […]

Honekin lotuak