Larunbatean Barakaldon bizipoza jaia ospatuko da. Bizipoza elkarteko 35 elkarte bertara bilduta. Aurten horietako bi elkartek ospatzen dute 30. urteurrena: Aspanovas eta Kale Dor Kayikok, hain zuzen ere, eta bizipoza elkartearekin batera larunbateko ekitaldiak antolatzen dabiltza. Gurean izan dira Andrea Aspanovas elkarteko kidea eta Leire Bizipoza elkartetik. Goizeko 10:00etan hasi, eta 19:00etan amaituko da. Programazioari azken ukituak ematen ari dira, eta, besteak beste, tailerrak eta ikuskizunak izango ditugu. Aurten bi elkartek 30 urte betetzen dute eta antolaketa lanetan dabiltza murgilduta, Aspanoavas Bizkaiko neska-mutiko eta nerabe minbizidunen guraso elkartea da Aspanovas. Ongizate publikoa xede duen irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1989an neska-mutiko minbizidunen guraso boluntarioek sortua. Bestetik Kaledor Kayiko Ijitoek beste bizilagun guztien eskubide eta betebehar berberak izatea da Kale Dor Kayiko ijito elkartearen helburua.
Deskargatu hemen.