LAB sindikatuak Izena duen oro bere izanaren jabe lana aurkeztu du. Bertan, sindikatuak 1996an Emakume Idazkaritza sortu zuenetik egindako ibilbide feminista jasotzen da bertan, genealogia, 28 termino eta mugarri nabarmentzen dituen glosario baten bidez. Sindikatuaren 50. urteurrenaren testuinguruan osatutako lana da eta ilustrazioz hornituta dago. Maddi Isasi LAB sindikatuko kidea izan dugu gurekin, lan honen inguruko azalpenak ematen.
Mungiatik datorren hirukote batekin abiatuko dugu gaurko saioa. Itzek taldeak EP oso interesgarria publikatu dute joan berri den urtean. Pop lakarra eta barnerakoia egiten dute, rock ukitu energikoekin. Euren grabazioak Bi Mile Hitz dauka izena. Alexander James O’Connor, Rex Orange County izen artistikoarekin ezagunagoa, ingeles abeslari, konpositore eta multiinstrumentista da. […]