PIPERPOLIS: Guda Dantzan taldearekin solasean, “Azkena eta Bogoaz” agur kontzertuaren aurretik

Atsedena hartzera doazen lagunak izango ditugu gaur Piperpolisen: Guda Dantza musika taldea. 2012an sortu zen Uribe Kostan (Bizkaia), eta estilo aniztasuna izan du beti bere ezaugarri nagusietako bat. Urte hasieran iragarri zuten agur esateko garaia heldu zaiela. Orain arte lau disko argitaratu dituzte: ‘Lainoak eta oskarbiak’ (2014), ‘Labarraren ertzean’ (2016), ‘Argibideak’ (2018) eta ‘Esan gabekoak’. 2025ean, agur esateko abestia plazaratu zuten: ‘Egunon’, bideoklip eder batekin lagunduta. Horiek guztiak izango ditugu gaurkoan hizpide.

Azken kontzertuari ‘Azkena eta bagoaz!’ izena jarri diote. Ibilbide oparoa eta nortasun handikoa izan da Guda Dantzarena; bide eta estilo ezberdinak probatu dituzte urte hauetan zehar. Orain, azkena joko dute, eta horregatik gonbidatu ditugu gurera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute

az. Eka 18 , 2025
2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute. Bertan Jaietako zinegotzia, epaimahaikideak eta artista bera izan dira. Aurtengo kartel irabazlea Camino a Bilbao da, Mario Larrinaga Mochalesek sortua. Kartela bere irudi zein koloreengatik aukeratua izan da eta guztira, bozken %43,77 izan du. Jada prest dago Bilbo Aste Nagusiari ongi etorria emateko Camino […]

Honekin lotuak