Era Batera taldearen Antipodetan lan berria ezagutu dugu Gaizka Salazar eta Jurgi Ekizarekin

Era Batera taldeak “Antipodetan” lana aurkeztu digu, Gaizka Salazar eta Jurgi Ekiza batu zaizkigu. Talde berria,  kantu berriak,  baina ezagunak eta ez hasi berriak dira. Era Batera uda aurretik aurkeztu zuten Antipodetan kantua eta proiektua gaur aurkeztu digute.  Gaizka Salazarrek sustatutako taldea dugu, Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte. Orduan deitu zituen lagunak, Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza. Presiorik gabe eta gozatu dutela aitortu digute, zuzenean lana erakusteko gogoz, azaroaren 8an Kafe Antzokian aurkeztuko dute.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur Euskaraldiaren izena emateko epea irekiko da

og. Ira 20 , 2018
Gaur Euskaraldiaren izena emateko epea irekiko da. Ekitaldi nagusia Iruñako Zentral aretoan izango da. Hala ere, Bilbon ere berrikuntzak ekarri ditugu: Bilboko euskaraldiaren txokoa irekiko da. Bilbon, Euskaraldiak, lokal bat izango du. Gaur bertan irekiko dute Unamuno plazako 3. zenbakian arratsaldeko 19:30ean. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek Belarriprest zein Ahobizi […]

Honekin lotuak