HAUXE GURE LURRA: Lurraldea nola ez antolatu

Lurraldea antolatu behar da, eta energia berriztagarriak behar ditugu, noski. Euskal Herriak, batez ere EAEk sortzen duen energia baino gehiago kontsumitzen du, beraz, energia sortu behar dugula erabaki du administrazioak (kontsumoa jaitsi behar ote dugun planteatu gabe). 2023an Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko prozesua jarri zuen abian. Prozesu horrek orain arte izan dituen gorabeherak aipatu ditugu: aurkeztu diren alegazioak, epeak, erantzunak… Gauza asko antolatzeke uzten ditu plan horrek, fotoboltaikoa eta eolikoa non jarri, azpiegitura horiek eguzkiari eta haizeari etekina atera ahal izateko ala ingurunea ahalik eta gehien errespetatuta, nola babestu naturguneak, etekina norentzat izango den, enpresa pribatuen esku geratuko den…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua

az. Eka 18 , 2025
Ekainaren 11n Bilboko Kafe Antzokian izan zen Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua aletu dugu. Sortzaile asko taula gainean, musika-bertso-prosa erauntsia: Aner “Euzkitze” eta Libe Goenaga musika sortzen Gai-jartzaile lanetan, prosari, Idoia Anzoraindia Taulagainean, errimaren morroi: Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Aissa Intxausti on egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250617_potto_ez_da_kasualitatea_antzokia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak