Txurdinaga Behekoa institutua hustu eta eraberritu nahi dute

Bilboko Txurdinaga auzora begira jarriko gara jarraian. Izan ere, azken egunotan kezka eta haserrea piztu duen erabakia jakinarazi du Hezkuntza Sailak: datorren ikasturtetik aurrera Txurdinaga Behekoa institutua hustu eta eraberritu nahi dute, Lanbide Heziketara soilik bideratzeko asmoz.
Neurri horrek ondorio ugari izan ditzakeela salatu dute ikasleek. Besteak beste, Bilboko 3. eta 4. barrutietan batxilergoa duen institutu publiko bakarra geratuko litzatekeela diote, eta gainera Bizkaian arteen modalitatea gaztelaniaz eskaintzen duen zentro publiko bakarra ere desagertzeko arriskuan egongo litzatekeela. Egoera salatzeko eta ikastetxea ez ixteko eskatzeko mobilizazioak ere deitu dituzte ikasleek. Gai honetaz gehiago jakiteko, gaur gurekin dugu ikasleen ordezkari bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Lur' Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok sortutako soinu-mundua

ar. Mar 10 , 2026
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberiok Lur deituriko lana argitaratu dute. Disko honetan, Maddik bere Lurraz hitz egiten digu. Baina gure lurraz hitz egiten dugunean, ezinbestean, lurgabeak sartzen dira tartean, eta saihestezina da Palestinaz ere hitz egitea. Musikalki, Maddi Oihenarten disko berezienetako bat da hau. Kantu bakoitzak bere soinu-mundu propioa osatzen […]

Honekin lotuak