Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Donostian. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Aurkezpenean Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]

Dantza, bertsolaritza, artea, musika, literatura , antzerkia diziplina guztiak dute lekua Bilboko Loraldian. Udaberrian Bilbon kultur loreak loratzen dira Loraldia jaialdian, Euskal kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta profesionaltasuna ardatz dituen jaialdia dugu, gaurtik Aurrera astero astero aurtengo Loraldia jaialdia ezagutzeko aukera izango dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200205_loraldia1_musikatuta.mp3 Deskargatu hemen.

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu.  22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri […]

Loraldia jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean, Martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, euskal kultura ardatz duen festibala dugu. Ekitaldi ugari ekarriko ditu Loraldiak, asko erabateko estreinaldiak izango dira, 11 inguru, beste asko bakarrik Loraldian ikusi eta gozatzeko aukera izango da, esaterako 2Dabilen harriari so” kontzertua Azukre koxkorrak Ruper […]

Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten […]

Euskal Kulturgintzaren transmisio gradu ondoan Izaro Arroita izan da, bere tesian oinarritutako hitzaldia eman du, “Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza memoria ikasketen ikuspegitik”. Memoria historikoa eta identitate kulturala ari da aztertzen euskal literaturan. Memoriaren garrantziaz aritu da, behar bezala konpondu gabeko historia traumatikoak, gerra, diktadura, gatazka, terrorismoa… Iragan gatazkatsuak utzitako zauriak ixteko […]

Joseba B. Lenoirrek lan berria aurkeztu zuen maiatzaren 19an    “Eguzkiari begietara so”( Autoprodukzioa , 2016) Bilboko Kafe Antzokian, Miren Narbaiza eta Ander Mujika lagun.Hona dakargu prentsaurrekoa eta kanta bi zuzenean; hori eta Fetitxe, Baobabs Will Destroy Your Planet eta Torii  labatik atera berri!! Egurrrreeee!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160526artayorran_248.mp3  Deskargatu hemen

Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]

Azoka barruan hausnarketa egiteko gunea dugu Gogoetaren plaza, eta aurten bigarrenez euskal kulturgileak kezkatzen dituzten gaiak plazaratu dira Landako barruko areto horretan. Aurten Jakin aldizkariaren eta Gerediaga elkartearen arteko lankidetzan antolatu da egitaraua. Azken saioa amaituta, Lorea Agirrerekin aurten plaza horretan agertutako gaiak azpimarratu ditugu, eta zuzen edo zeharka, etengabe […]