Juan Mari Aburtok bere agintaldiaren hamarkada aztertu du: ongizatea, erakargarritasuna eta akordioak

Bilboko Hiriaren Egoerari buruzko Udalbatzarra izan da , Alkateak hartu du lehenengo hitza eta Juan Mari Aburto bere 10 urteko alkaldetzaren eta azken bi urteko agintaldiaren balantzea egin du. Hitzaldian azpimarratu du Bilbo hiri solidario eta balioetan oinarritua dela, eta pertsonak direla gobernuaren erdigunea. Akatsak aitortu eta barkamena eskatu du, baina politika eraldaketarako tresna eraginkorra dela azpimarratu du. Juan Mari Aburtok «ezberdinen arteko akordioak» defendatu ditu berriro, Bilboko Udalaren buru izan den hamarkadan errepikatu duen bezala. Alkateak «kalitatezko turismo jasangarriaren» alde egin du eta udal politikak zalantzan jartzen dituztenak kritikatu ditu. Bilbok azken hamarkadan hobera egin du eta etorkizun oparoa duela uste du alkateak. Gobernuak herritarren ongizatea eta Bilboren erakargarritasuna lehenesten ditu, eta lankidetza, errespetua eta politika arduratsua aldarrikatu ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Metalheads Fest jaialdia antolatu dute urriaren 18rako Bilbon

ar. Ira 16 , 2025
Euskal Metalheads elkarteak jaialdi berezia antolatu du XX. urteurrena ospatzeko: S.A., Su Ta Gar, Anestesia, Eraso!, Angelus Apatrida eta Crisix Bilbon elkartuko dira. Euskal Metalheads Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko Euskal Metalheads Fest jaialdia prestatu du. Hitzordua 2025eko urriaren 18an izango da, Bilboko Miribillako […]

Honekin lotuak