EZEZEZ taldeak kabakriba lana aurkeztuko du Kafe Antzokian

Ezezez talde bizkaitarra 2022an sortu zen, ordutik ez dira agertokietatik jaitsi. Hasieran ingelesez kantatzen bazuten ere, bigarren diskoarekin Katuzaldia (2023) jauzi handia eman zuten: euskarazko kantuen aldeko hautua egin, eta disko bizi eta koloretsu batekin Euskal Herriko txoko askotara eta hainbat jaialditara eraman zuen bira luze bati ekin zioten. Maiatzean bide horretatik tiraka, Kabakriba aurkeztu dute, beraien estudioko hirugarren emaitza. Ostiralean Kafe Antzokian aurkeztuko dute, Unai izan da gurekin.

Deskargatu hemen.

 

Next Post

Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urtebete Argia astekarian

og. Ira 18 , 2025
Astero legez, Gorka Peñagarikano kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa, azaletik hasita. Aste honetan, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte beteko dira irailaren 27an, eta horri buruzko erreportajea ekarri du Urko Apaolazak, azaleko gai gisa. Bigarren gaia, elkarrizketa bat nabarmendu dugu: Teresa Aranguren kazetariari egindakoa. Artziniegan jaio zen duela […]

Honekin lotuak