Astero legez, Gorka Peñagarikano kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa, azaletik hasita. Aste honetan, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte beteko dira irailaren 27an, eta horri buruzko erreportajea ekarri du Urko Apaolazak, azaleko gai gisa. Bigarren gaia, elkarrizketa bat nabarmendu dugu: Teresa Aranguren kazetariari egindakoa. Artziniegan jaio zen duela 81 urte, eta gerra-lekuetan ibilitako, ibilbide handiko emakumea da. Danele Sarriugartek elkarrizketa sakon eta ederra egin dio. Amaitzeko, historia eta nobela uztartzen dituen lan bat izan dugu hizpide: Juan Luis Larrazak idatzitako liburua, Sakanako bailarako zaindari zen Lizarraga kapitainaren inguruan. 1473 eta 1521 artean girotuta dago; fikzioa da neurri batean, baina errealitatean oinarrituta dago.
Deskargatu hemen.

