POTTO: Bizkaiko bertso txapelketa Urdulizen jokatutakoa

Urte berri on!
Ikasturtearen aurreneko saioa entzungai; POTTO irratsaioaren aurreneko kolpea.
Bizkaiko Udagoieneko fasearen lehenengo saioa izan genuen Urdulizen, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan.
Aitor Bizkarra izan zen garaile 518,5 puntu bilduta, kantu-diktadura betean; bigarren Izaro Bilbao TAKETeroa izan zen, 451 puntu biribil bilduta eta ondoren sailkatu ziren Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga eta Garazi Navarro: 447, 446,5 eta 445 puntu bilduta hurrenez hurren. Seigarren izan zen Garikoitz Sarriugarte

Datorren astean, Lekeitio Mungia izango ditugu zain.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 33

al. Urr 6 , 2025
Meñakabarrenatik datorkigu aste honetako taldea: KAK!! Izena bezala, pentsamenduak pluralak izan dira eta solasaldi ederra sortu da irratian. Proiektu hau berria den arren, partaideek esperientzia dute honetan eta badute zer esanik. Hainbat gai izan dira hizpide elkarrizketa honetan eta bide batez, kanta zerrenda polita sortu dugu. Gainera, disko berria aurkeztu […]

Honekin lotuak