Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da ‘Akelarre: marearen kontra’ dokumentala

Euskal musikaren historian izen berezia utzi duen talde bat da Akelarre. 1970eko hamarkadan euskaraz abesteko hautua egin zuten garaian, ez zen erraza “marearen kontra” aritzea; baina haiek hala ere oholtzara igo ziren, konpromisoz eta pasioz beterik. Lau hamarkadaren ostean, Akelarre agurtzeko prest dago, baina ez isilpean: “Akelarre: marearen kontra” dokumentalarekin itzuliko dira, bizitzaren eta musikaren arteko lotura ospatzeko. Xabier Zabala Agirrezabal eta Carlos Iglesias Serranok zuzendu dute filma, eta Bideografik ekoiztetxearen eskutik ikusi du argia. 85 minutuko ibilbidean taldearen jatorria, une adierazgarrienak eta zaleekin izandako lotura erakusten dira. Dokumentalak Akelarrek izan duen eragin musikala ez ezik, bizitza ulertzeko modu bat ere aitortzen du. Urriaren 19an Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da, eta ondoren Euskal Herriko hainbat herritan ikusteko aukera egongo da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua ARGIA astekarian

ol. Urr 17 , 2025
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Linguae Vasconum Primitiae, Bernart Etxepareren liburua. Euskaraz inprimatutako zaharrena da, eta joan den larunbatetik Baionako Euskal Museoan ikusgai dago. Horri buruzko erreportaje zabala eskaini diote. Net Hurbil atalean, berriz, Frantziako egoera politikoa aztertu dute. Fondo-fondoko auzia da herrialdea krisi ekonomikoan dagoela, […]

Honekin lotuak