Altxa Burua mugimenduak I. Topaketa Orokorra egingo du Eibarren

Altxa Burua mugimenduak, larunbatean, I. Topaketa Orokarra egingo du Eibarren. Hau da, lehen aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako taldeak elkartu eta indarrak batuko dituzte Eibarren. Mirene Beriain mugimenduko kidearekin aritu gara solasean eta argi adierazi du topaketa berezia izango dela. Bertan, erronka berriak plazaratzeaz gain taldeentzat lan materiala ere aurkeztu eta eskainiko dute. Gaineratu du, azken urtean gizartearen kontzientziazio maila igo egin dela, baina oraindik egitako lan asko dagoela. Argi adierazi du, larunbateko topaketa eta gero lanean gogor jarraituko dutela.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen alarma gorria ARGIA astekarian

ol. Urr 24 , 2025
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Euskararen egoera larrian sakontzen duen erreportaje landua nabarmendu dute: “Euskararen alarma gorria“. Gordin hitz egiteko garaia da: hizkuntza-politika aldatzen dugu, edo euskara galtzen dugu horrela jaso dute lerroburu nagusian. Jone Gartziak sinatu du erreportajea, UEMAren azken txostenetan oinarrituta. Bestalde, ETBko aurkezle Andrea Arrizabalaga […]

Honekin lotuak