Euskararen alarma gorria ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Euskararen egoera larrian sakontzen duen erreportaje landua nabarmendu dute: “Euskararen alarma gorria“. Gordin hitz egiteko garaia da: hizkuntza-politika aldatzen dugu, edo euskara galtzen dugu horrela jaso dute lerroburu nagusian. Jone Gartziak sinatu du erreportajea, UEMAren azken txostenetan oinarrituta. Bestalde, ETBko aurkezle Andrea Arrizabalaga bilbotarra elkarrizketatu dute Gorputz Hotsak atalean —gaixotasunei eta gorputz aniztasunari buruzko espazioan—. Arrizabalagak migrainak ditu, eta bere esperientziatik hitz egin digu. Eta bukatzeko, Altxa Burua ekimeneko Telmo Lazkano izan dugu gurekin. Datorren astean Izarkomek hezkuntza arloko digitalizazioari buruzko gida bat kaleratuko du, eta Lazkanok testu bat idatzi du bertan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Getxon

ol. Urr 24 , 2025
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bozgarren eta azken saioa izan da Getxon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Ibai Amillategi izan zen garaile 470.50 punturekin; eta, bigarren, Mikel Goiriena 455.50 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Janire Arrizabala, Peio Molinuevo eta Koldo Muñiz; hurrenez hurren, 450.50, 424.50, 423 punturekin. Seigarren gelditu […]

Honekin lotuak