LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Literatura ikaskidearen begi grisetan

Udazkena heldu da! Kaleak orbelez bete zaizkigu, liburuz mesanotxeak, eta, egunak gero eta laburragoak diren honetan, gero eta luzeagoa egiten ari zaigu “irakurri beharrekoen zerrenda”… Bitartean, poesiak sorturiko lanbroa zeharkatuz datozkigu zaldiak, lauhazka, irakurri ditugun azken liburuak haizatuz.

Besarkadarik estuena euskaltegietatik entzuten gaituzuenontzat, dena merezi duzue. Eta beste besarkada bat zuri, entzun ez baina irakurtzen gaituen lagunari; segi literaturaz gozatzen, liburuetan zein pertsonen begiradan!

Gure errepublika txiki honetatik agurtzen zaitugu, entzule: liburua eskuan, kufija lepoan eta Palestina bihotzean. Arabieraz zein euskaraz, ibaitik itsasora!

BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Zeanurin

og. Urr 30 , 2025
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak hasi dira. Zeanurin lehenengo bueltako lehen saioa izan zen larunbatean, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Bizkarra izan zen garaile 649.50 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 649 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Imanol Uria eta Aissa Intxausti; hurrenez hurren, 629.50, 615, […]

Honekin lotuak