Bilbon kokatzen gara berriz. Oraingoan Adur (Naroa eta Xabi) izan dira irratian gurekin. Aurreko saioan hasitako elektronikaren gaiarekin jarraitu dugu nolabait. Opari eta kontakizun artean igaro da saioa. Kontzertu desberdinen anekdotak irten dira, bizitako egoerekin batera. Eta horrekin lotuta, ezagututako jende jatorra hainbat kantekin nahastu da.
Bi gonbidatu izan ditugu Piperpolisen. Argiñe Ceballos artistak “Uretan, dantza distiretan urtzen da” erakusketa inauguratu berri du. Artistak hainbat material eta diziplinarekin, hala nola argazkigintza, ehungintza, eskultura,bideoa eta instalazioa, egindako esperimentazioaren emaitza da. BilboArteko egoiliarra izan da eta orain haren lana dago ikusgai BilboArte Uribitarte ,40 arteoan. Bestetik Zapotxin pailazoarekin […]