PIPERPOLIS: Edorta Jimenez idazlearekin “Aizkorak eta gutunak” eleberriaz

Historia eta fikzioa nahasten dituen eleberri baten atzean sartu gara gaurkoan. Aizkorak eta gutunak da Edorta Jimenez idazlearen azken lana — benetako gertakari batean oinarrituta dago: 1829an, Bilboko plazan garrotean hildako emakume bermeotar baten kasua. Emakumea eta euskaldun hutsa zen, eta bere istorioak erabat jota utzi omen du idazlea bera. Edorta Jimenezek artxiboetan aurkitu zuen gaztelania barrokoan idatzitako prozedura judiziala, eta guztia euskaratu zuen: 300 orrialde, egunetik egunera kontatutako istorio bat, egiazkoa, baina nobela baten indarrarekin. Piperpolisen izan da idazlea eta lan honen xehetasunak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"DAM" diskoa aurkeztu du JonKass musikariak

az. Aza 5 , 2025
Jonkass musikaria izan dugu gurean. Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldearekin 200 kontzertu baino gehiago eman ondoren, Jon Castañeda, edo JonKassek bere bide propioa hasi du. JonKass proiektuak Paradisu Zinema beka irabazi zuen eta horri esker Elkar diskoetxearekin bere lehenengo bilduma argitaratu du, DAM deiturikoa. DAM ez da disko hutsa: […]

Honekin lotuak