Jonkass musikaria izan dugu gurean. Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldearekin 200 kontzertu baino gehiago eman ondoren, Jon Castañeda, edo JonKassek bere bide propioa hasi du. JonKass proiektuak Paradisu Zinema beka irabazi zuen eta horri esker Elkar diskoetxearekin bere lehenengo bilduma argitaratu du, DAM deiturikoa. DAM ez da disko hutsa: bizitzari, onarpenari eta askatasunari egindako aldarria da. Elkar estudioan grabatua, Víctor Sánchez ekoizle lanetan eta Antxon Sarasua eta Dani Venegas moldaketetan lagun, DAM diskoak soinu elektronikoak, sintetizadoreak eta gitarra biziak uztartzen ditu.
Deskargatu hemen.

