PIPERPOLIS: Sonakay flamenko talde euskaldunaren berria

Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute  eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito Lertxundiren “Loretxoa”, Urkoren “Lehenengo ikasgaia”, Pier Paul Bertzaitzen “Denborareki” eta Mikel Laboaren “Txoria txori”. Azken abesti honi esker, hain zuzen ere, taldeak arrakasta izugarria lortu zuen “Got Talent” telebista saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna 2018: Euskal herritarren herena pobreziaren mailaren azpitik bizi da

az. Urr 17 , 2018
Gaur bertan 17.000 pertsonatik gora hilko dira gosez munduan.  Edota Euskal Herriko populazioaren herena eta Europar Batasuneko biztanleriaren laurdena  pobreziaren mugaren azpitik bizi da.  Datu hauek plazaratu ditu Elkartzen plataformak pobreziaren kontrako nazioarteko egunaren harira kaleratu duen txostenak. Aipatutako eguna, pobreziaren kontrako nazioarteko eguna, gaur da, urriaren 17a. Honi buruz […]

Honekin lotuak