Fisioterapia ginekologikoa ezagutu dugu Oier Gorosabelekin

Fisioterapeutak modan gaude; artikuluak, txostenak, elkarrizketak, hitzaldiak… Pixkanaka presentzia handiagoa dugu gizartean eta, orain arte ez bezala, masajea eta beste terapia fisikoen eskari handia unibertsitatetik irtendako profesional egokiekin asez doa. Hala ere, nahiz eta denok gure izena bolo-bolo darabilten, benetan egiten duguna ez da hain ezaguna. Norbaiti gure eguneroko lana zein den galdetuz gero, inor gutxik aipatuko dizu ezer masajeetatik, elektroterapiatik eta ultrasoinuetatik aparte. Emakumearen bizitzan, garrantzi handia du hormona ekoizpenak, izan ere, honek markatuko du noiz hasi eta amaitzen den bere ernalkortasuna. Ginekologia arazoak edonoiz ager daitezkeen arren, haurduntza eta erditzean askoz ere sarriago gertatzen dira. Umea kanpora ateratzeko egin behar izaten diren esfortzuen ondorioz, pelbis hezurra azpitik ixten duen periné edo estalki muskulu-fibrosoa eten egiten da; puntu famatuak eman ondoren, orbain bihurtuko dira. Gainera, erditzean konplikazioak egon badira (oso erditze luzeak, haurrak pasatzeko lekurik ez, kirurgia edo instrumentala erabili beharra… ), azaleko giharretako arazoez aparte, zauri sakonak ere egon daitezke: zesareak, uteroa posizio txarrean geratzea, erraiak elkarri pegatzea, pelbis eta sakro hezurren desorekak…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 90: Minbizia (Gorka Larrinaga)

og. Ots 7 , 2019
Minbiziaz hitz egingo dugu gaur eta, zehazkiago esateko, minbizi zelula amei buruz. Tumore batean aurkitzen ditugun minbizi zelula guztiak ez dira berdinak; hainbat taldetan sailka daitezke beren potentzialitatearen arabera. Gorka Larrinaga ikertzaileak minbizia sortzen duten zelulez hitz egingo digu eta haiei aurre egiteko zenbait estrategia aipatuko dizkigu. Medikuntzan doktoratu zen […]

Honekin lotuak