Argia astekariaren atala egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Ohikoa den bezala, azal nagusitik abiatu dugu asteko errepasoa. Aste honetan, Kontseiluak deituriko Pizkundea ekitaldia izan dute hizpide: Pizkundea deituriko ekitaldia abenduaren 27an Bilbon egingo da. Horri lotuta, erreportaje berezia landu dute, sei eragile eta euskaltzaleri iritzi artikulu bana eskatuta. Bestalde, Europar […]

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileek agerraldi bateratu egin dute. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen egoera larrialren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamenak azaldu ditu Idurre Eskisabelek. Larrialditik indarraldira igarotzeko garaia dela azpimarratu dute. Bukatzeko, norbanakoei zuzenduta, euskaltzaletasuna eta euskararen aldeko ekimenak […]

Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin bat eginda, euskalgintzako eragile nagusiak eta erreferentziazko euskaltzaleak bildu ziren ostegunean Arantzazun. Bertan, “Euskaltzaleon garaia da” manifestua aurkezteaz gain, adierazpen sendoa egin zuten: iritsi da berriro ere euskaltzaletasuna lehen lerroan jartzeko eta euskararen aldeko pizkunde berri bati bide emateko garaia. Abenduaren 27an Bilbao Arenara joateko deia ere […]

Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtzera deitu ditu herritarrak. Aipatu dute euskarak eta euskal komunitateak izan dituela lehenago ere larrialdi gorriko uneak eta aldi bakoitzean euskaltzaleen eskutik etorri dela Pizkundea. Sarrerak urriaren 16n egongo dira eskuragarri pizkundea.eus webgunean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251007,%20kontseilua_albistea.mp3 Deskargatu hemen.