Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Gabriel Arestiren Mandatua, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako liburu korala. Arestiren ekarria diziplina anitzetatik (euskara, literatura, […]

Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251208_laura_mintegi_akabo.mp3 Deskargatu hemen.

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak “Urdaibaiko sakrifizioa” film laburra aurkeztu du Durangoko Azokan. Galder Irusta zuzendariak zuzendu du film laburra. Eider Gotxirekin aritu gara solasean eta kontatu digu filmak egoeraren errealitatea kontatzen duela. Bestalde, auziaren azken nondik norakoak ere kontatu dizkigu Eider Gotxik eta argi utzi du lanean jarraituko dutela.   […]

Julen Apella berriztarrak iaz irabazi zuen Agustin Zubikarai saria eta berarekin egin dugu gaurko lehen hitzordua, bera “Sakelako bihotzak” eleberriaz. “Egungo nobela bat egungo gazteriaz” bezala aurkezten dute Elkar argitaletxean eta Julenek argi adierazi du edozeinek irakurri dezakeen nobela dela. Ahotsenea Literatura espazioan aurkeztu du liburua eta kontatu digu bere […]

Haize Arrosa taldeak Magala diskoa aurkezten ari da, Ahotsenean jo berri dute. Eta jarraian etorri zaizkigu Magala diskoaren nondik nolakoak kontatzera. : emakumearen bizipenei, belaunaldien arteko loturei eta transmisioei begiratzen dien lan zaindua da, emoziotik eta esperientzia pertsonaletatik eraikia. Magala gozatzeko gonbidapena ez ezik, komunitatea eta saretzea lehenesten dituen mezua […]

Durangoko azokan ahotsenean izaten da Gotzon Barandiaran, han eta hemengoak antolatzen, baina sortzailea ere bada eta aurten ere bi lan aurkezten ditu. Batetik Galbahea 2024an maiatzean argitaratu zuen hirugarren poema liburua da. Ondoren bertako poemak taldearekin musikatu eta han eta hemen eskaini izan du zuzeneko emankizunean. Orain hori grabatu eta […]

Durangoko azokako saio berezi hau sortzaile gazte batekin abiatuko dugu,: Irati Bazeta ilustratzaile eta margolaria gurean dugu, aurten Durangoko 60. Azokan bere lehen erakusketa handia aurkezteko du. Iaz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako Sormen Beka eskuratu zuen, Harien isla izeneko proiektuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251205_irati.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, […]